XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Izan ere, espezieen babespen egokia gerta dadin, habitat bera babestu egin behar deneko ondoriora itzultzen gara berriz ere.
Orobat, autoktonoak ez diren espezieak sartzea erabat debekatu edo, gizakiaren kontsumorako edo larruaren ustiapenerako basetxe industrialetatik ihes egin ez dezatela zaindu beharko litzateke.
Adibide batzuk aipatzearren,
Koipuaren kasuan, Gipuzkoan zehar bere populazioen hedapena frogatuta dago, Iparraldeko industri ustiapenetan jatorri dutela.
Untxiaren hazkuntza industrialarekin beste hainbeste gertatzen da.
Ehizarako espezieak edo kili-kolo nahiz desagertuta dauden espezieak berreskuratu eta berrekartzeko birpopulazioei dagokienez, gomendagarria da
Ehiza dela eta, iharduera jakin batzuei amaiera ematea izango litzateke onena, hala nola, norberaren interesen alde egitearren ehizan probetxugarri diren hainbat espezieren haragijale depredatzaile hiltzea.
Inguru naturalean depredatzaile horiek betetzen duten zeregin ekologiko paregabeaz jabetu beharko lukete pertsona horiek.
Guztion mesederako den onura ekologikoari eman beharko genioke lehentasuna.
Bukatzeko, azken boladan Euskal Herriko hainbat tokitan (Enkarterriak, 1994ko maiatza-ekainan; Gibijo mendikatea, 1994ko urrian) eman diren
Abeltzaintza eta espezieen kontserbazioa bateragarriak mantentzeko ahalegin sendoak egin beharko dira, horien artean kalte-ordainak lehenbailehen burutu artzaien galerak orekatzeko.
Eta gizarteak bereganatu beharko du erantzunkizun oso hau eta ez mundu ruralak soilik.